Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, Orkoiengo Udalak emandako laguntzari esker, neguko oporretatik bueltan, Lehen Hezkuntzako ikasleek patioan jolaserako egitura berria estreinatu dute.


por Administración
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, Orkoiengo Udalak emandako laguntzari esker, neguko oporretatik bueltan, Lehen Hezkuntzako ikasleek patioan jolaserako egitura berria estreinatu dute.


por Administración
Ondoko bideoan gaurko jaialdiaren argazki sorta ikusgai duzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Neguko oporretaz disfrutatu!

por Administración
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraun duen EUSKARALDIAren edizio berriarekin batera, AUZALAR ikastetxean gaia landu dugu.

AUZA eta LAR, ikastetxeko maskotak, Euskaraldiaren berri emateko, gelaz gela igaro ziren eta ikasleekin talde argazkiak egin zituzten. Ondoren, gela bakoitzak bere leloa pentsatu zuen eta denon artean, eskolako sarreran horma-irudi ederra osatu zuten. Zikloka, gainera, ekimen honi buruzko komikiak eta ipuinak irakurri ziren, aurtengo abestiaren letra landu zen, etab. Ikusi, ikusi, argazkiak…


















Egun hauetan, bestetik, sarrera eta irteeretan EUSKARALDIKO abestia entzungai izan dugu:
Eta behin Euskaraldia amaituta, hizkuntza ohiturak astintzen eta hitzez ekiten jarraituko dugu!
por Administración
Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunean, ikasleek gelan gaia landu eta beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, txoko morea apaindu zuten. Gelaz gela, honako mezuak jarri zituzten:


por Administración
Gaur goizean ikasleek Orkoiengo Berdintasun Zerbitzuak antolatutako jarduera ezberdinez disfrutatu ahal izan dute:
Lehen Hezkuntzakoek Orkoiengo Gizarte Etxean “Kalean otso, etxean uso” antzezlana ikusi dute, patata tropikala antzerki laborategiaren eskutik.


Eta haur hezkuntzako ikasleek, bi saio ezberdinetan, alde batetik 3 eta 4 urtekoak eta bestetik 5 urtekoak, “Araitz eta tulipa” ipuin saioa izan dute, Juan Luis Napal ipuin kontalariaren eskutik.


por Administración
Ikasleek Baietz APYMAK antolatutako Gaztainaren Egunaz gozatu dute. Haur Hezkuntzako ikasleek, gaztainak jan baino lehen, ipuin kontalaria izan dute eta gero denek gaztainak jan ditugu. Mila esker!



por Administración
Ondorengo bideoan ikasturte amaierako jaia eta 6. mailako ikasleei egindako agurreko argazkiak ikus ditzakezue. Agur bero bat eta uda ona pasa!
