Kaixo, familiak:
Guraso Elkarteak sustatuta, atzo arratsaldean, “Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna” ekimena burutu zen.
Gurasoek eskolako belardian olibondoa landatu zuten eta ikasleek gelan margotutako harriekin (Palestinak bizi duen txikizioaren ikur) inguratu zuten. Horren ondotik, musikan landutako Mirari taldearen “Bihotzak sutan” abestia denon artean abestu eta bukatzeko 6. mailako ikasleek testu bat irakurri zuten.
Ekimen honen bidez, Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasuna adierazteaz gain, Hezkuntza komunitatean nazioarteko justiziaren, giza eskubideen eta herrien arteko elkartasunaren inguruko hausnarketa sustatu nahi izan ditugu.
Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!
Genozidioa gelditu!









































