4 urtekoak inauteriak prestatzen
Inauteriak heldu dira eta HH2koak prestaketetan gustora gabiltza!






3 urtekoak animaliak ezagutzen
HH1ekoek LH 2. mailakoen gonbitea jaso genuen eta animaliei buruz prestatu zituzten aurkezpenak entzutera joan ginen. Asko gozatu genuen eta gu ere animaliak deskribatzera animatu ginen!





5 urtekoen KANPALDIA Ollon
Maiatzaren 23 eta 24ean Ollon egon ginen. Bertan gau bat pasatu genuen. Ollon hainbat gauza egiteko aukera izan genuen: animali desberdinak ikusi genituen, ogia egiteko tailer bat izan genuen, mendi ibilaldi bat egin genuen, jolasak eta gaueko diskoteka. Primeran pasa genuen!








Esperimentua tenperekin
3 urteko A gelan tenperekin esperimentu bat egin genuen:
- Margoa kubiteran bota genuen.
- Izozgailuan sartu eta 2 egunez utzi genuen.
- Tatxaaan! Gogorra eta hotz-hotza zegoen!
- Beraiekin margotu genuen.






MUNSTRO GUZTIAK BELDURGARRIAK DIRA?
3 urte B gelako ikasleek putz eginez margotu dugu. Ba al zenekiten posible dela?
Guk lortu dugu, baina nekagarria da, ez pentsa!
Ikus AURKEZPENA.
