
Kaixo, familiak:
2025-2026 ikasturterako aurreinskripzioa (ikus link-a) abian da. Noiz eta nola egin inskripzioak?
Martxoaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera, modu telematikoan edo presentzialki.
TELEMATIKOA (aurrematrikula online):
Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:
- Izapide-fitxa, non prozesuari buruzko informazio guztia egonen den (martxoaren 13tik aurrera).
- Educaren Ataria (ikus link-a), honako hauen bidez sartzen dena:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako (ikus link-a) edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak (ikus link-a).
Aurrematrikula telematikoki egiten dutenek, behean erantsitako eskolako dokumentazioa ere gehitu beharko dute, gainerako dokumentazioarekin batera edo epostaz bidali (auzalarip@educacion.navarra.es).
PRESENTZIALA (aurrematrikula eskolan bertan, 9:00etatik 15:00etara, idazkaritzan):
Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero, ikastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimenarekin.
***Garrantzitsua: eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da.

NAFAR GOBERNUKO DOKUMENTAZIOA:
IKASTETXEKO DOKUMENTAZIOA:
ONARTUEN ZERRENDAK webgunean zein ikastetxeko sarreran argitaratuko dira.
Behin behineko zerrendak: HH1 apirilak 14/ HH2-LH6 ekainak 3
Behin betiko zerrendak: HH1 maiatzak 12/ HH2-LH6 ekainak 13
EKAINEKO BILKURA
Aurreinskripzioa egin ondoren, ikaslea onartua badago, ekainaren amaieran posta bidez HARRERA GARAIAri buruz hitz egiteko bilerarako deialdia jasoko duzue (martxoko aurrematrikulan familiek aurkeztutako dokumentazioarekin, ekaineko matrikula eskolak kudeatuko du).
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan: auzalarip@educacion.navarra.es / 948326732
Zuen zain gaude!