Datorren abenduaren 7an, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, ikastetxean AUZALAR KANTUZ ospatuko dugu. Egun horri begira, zuen seme-alabekin batera, abestiak ikasi eta abestera animatzen zaituztegu.

Euskara batzordetik urtean zehar antolatutako ekintza ezberdinen artean, hau izango da burutuko dugun beste ekintzetako bat.
Horretarako, erantsitako dokumentuan, aurtengo 3 abestien letrak dituzue eta baita karaokeak ere:
– Animalien ibilkera (Ene Kantak)
– Ikusi mendizaleak (Oskorri)
– Aukera berriak (ETS)