
Onartuen behin betiko zerrenda 23/24 ikasturtea 3 urte

por Administración

por Administración

por Administración
Kaixo, familiak:
Dakizuen bezala, aurten martxoaren 8ari begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gure bizitzan esanguratsuak diren emakume garrantzitsuengan jarri dugu begirada eta ikasleek ekarritako argazkiekin ZUHAITZ MOREA osatu dugu.
Haur Hezkuntzan eta 1. mailan emakume hori hautatzearen zergatia ahoz azaldu dute ikasgelan eta bigarren mailatik aurrerakoek argazkiaren atzean esalditxo bat idatzi dute hautaketaren arrazoia azalduz.
Zuhaitzaren enborra gela guztien artean (6. mailakoek eski astetik bueltan eginen dute) morez margotu dute eta ondoren, ekarritako emakumeen argazkiak adarretatik zintzilikatu dituzte. Beheko argazkian emaitza ikus dezakezue, txoko morean kokatutako Auzalarreko ZUHAITZ MOREA.
Pausuz pausu, eskola feministarantz!

por Administración
Jarraian gaur burututako jaialdiaren irudiak dituzue. Ongi pasa inauterietan!

por Administración
Administrazio Publikoan otsailaren 15erako (asteazkena) deitutako greba orokorra dela eta, ate irekien eguna ostegunera (otsailak 16) atzeratu da.
Familia agurgarriak:
Zuen seme-alabak handitzearekin, zenbait erabaki hartzeko garaia iritsi zaizue: zer egin?
Eskolarizatu ala ez? Zein hizkuntzatan? Ikastetxe publiko edo kontzertatuan?…
Horregatik, Auzalar Ikastetxe Publikoa ezagutzeko aukera luzatzen dizuegu eta
ikastetxera etortzera gonbidatzen zaituztegu. Ateak Zabalik Eguna hurrengo otsailaren
16an, osteguna, bi ordutegi ezberdinetan burutuko dugu:
● Goizeko ordutegia: 11:30
● Arratsaldeko ordutegia: 15:30
Egun horretan, gure ikastetxea aurkezteko bilera egingo dugu eta zuen zalantzak
eta izan ditzakezuen kezkak argituko ditugu. Jarraian instalazioak bisitatu ahalko ditugu.
Egun horietako batera etorri ahal izateko, izena eman beharko duzue eskolara
deituz, 948326732.
Agur bero bat.
AUZALARKO ZUZENDARITZA TALDEA

por Administración
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak eskainita, ESKOLARA BIDEAK erakusketa bi astez, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era, eskolako Lehen Hezkuntzako pasabideetan ikusgai egonen da.

Erakusketa honek hamar fotokazetariren lanak eskaintzen ditu eta bertan, mundu osoko haur askorentzat egunero eskolara iristeak dakartzan erronka larriak deskribatzen dira: mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuak dauden lekuak edo auzo arriskutsuak zeharkatu behar dituzte, hezkuntzaren bitartez bizitza hobea lortuko duten uste sendoarekin. Itxaropenei eta oztopoak gainditzeko gogoei buruzko istorio errealak dira, egunero eskolara iristeko egin behar duten ibilbidean oinarrituak.
Erakusketa honetarako aukeratutako irudiek lurralde hauetako hamar istorio kontatzen dituzte: Alaska, Brasil, Burkina Faso, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Kenya, Libia, Nigeria eta Thailandia. Istorioak hiru kategoriatan banatzen dira: “Distantzia luzea”, “Ingurune zaila” eta “Diskriminazioa”.
Geletan gaia landuko den arren, zuen seme-alabekin batera, erakusketa ikustera animatzen zaituztegu.

por Administración
Urtarrilaren 20a izanik, Jaione, musikako irakaslearen ekimenez, eskolan danborrada ospatu dugu. Patioaren ondotik, ikasleek beraien danborrak hartu eta denon artean bi abesti jo dituzte: Donostiako martxa eta martxa “de las viejas” delakoa. Ondoko bideo eta argazkietan ikus dezakezue.




