Kaixo, familiak:
Ikasturte honetan Haur hezkuntzako jolastokian egon den berrikuntza baten berri eman nahi dizuegu: harea-kutxa erraldoia.
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, ikasleek oso gustoko dute eta jolaserako eremu berria daukate.


por Administración
Kaixo, familiak:
Ikasturte honetan Haur hezkuntzako jolastokian egon den berrikuntza baten berri eman nahi dizuegu: harea-kutxa erraldoia.
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, ikasleek oso gustoko dute eta jolaserako eremu berria daukate.


por Administración
Kaixo, familiak:
Jarraian ikasturte amaierako jaiaren eta 6. mailako ikasleei egindako agurraren irudiak dituzue. Ikasleek egindako sanferminetako pankartak eta 6. mailako ikasleek eta irakasleek egindako dantzak zuen gustokoak izatea espero dugu.
Uda ona pasa!

por Administración
Beheko argazkian ikus dezakezuen bezala, haur hezkuntzako ikasleak Orkoiengo erraldoi eta buruhandien konpartsa bisitatzeko aukera izan dute gaur eta oso ongi pasa dute.

por Administración
Kaixo, familiak:
Aurreko ostiralean, maiatzak 17, LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen Auzalarren. Beheko argazkian ikusi dezakezuen bezala, eskolako sarreran gela guztien artean egindako horma-irudia osatu zen, ortzadarraren koloreekin, munduan dagoen dibertsitatea isladatuz.
Horretaz gain, mailaka jarduera ezberdinak burutu ziren.
HH 1: LAU IZKIN ZIZTRIN eta ELMER ipuinak


HH2: “Gora koloretako azazkalak” ipuina


HH3: “Jonek Jone izan nahi du” ipuina eta “Tximeleta naiz” abestia
LH1: “Neskak eta mutilak” liburua


LH2: “Ni Jazz naiz” ipuina
LH3: Munduak guztiontzat beharko luke bideoa
LH4: Munduak guztiontzat beharko luke komikia
LH5: Zer da Igutz?
LH6: Gorane naizenekin

por Administración
Jolastokian egitura berriak ditugu.
Argazkietan ikus dezakezuen bezala, Lehen Hezkuntzako patioan egurrezko etxola eta Haur Hezkuntzakoan tunel zilindrikoa jarri dituzte.







por Administración
Gaur eguerdian AUZALAR KANTUZ II ospatu dugu.
Ikasle eta irakasle guztiek elkarrekin, aldez aurretik gelan landutako abestiak patioan abestu ditugu: zapia (Kantu Kolore), aldapeko (Oskorri) eta aldapan gora (Huntza) abestiak hain zuzen ere.
Behean ekitaldiko hainbat argazki eta bideoa dituzue.



por Administración
Kaixo, familiak:
Orkoiengo Udalaren loaguntzaz, jolastokiaren eraberritzearekin jarraitzen dugu eta beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, dagoeneko rokodromoa prest dago eta ikasleek eskalatu dezakete.


