Eman izena honako GALDETEGIA betez. Zure zain gaude!

por Administración
Eman izena honako GALDETEGIA betez. Zure zain gaude!
por Administración
Auzalar ikastetxeko klaustroak irakasle talde batek sustatutako manifestuarekin bat egin du eta ostegunetan 14:00etan kontzentrazioa burutuko dugu Palestinar herriaren alde. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Pasa den urritik urtarrilaren 4ra, 30.000 pertsona baino gehiago erailak izan dira Gazan, zeinetatik % 75 emakumeak eta haurrak ziren.
Gainera, 400 eskola, ikastetxe eta unibertsitate guztiz ala neurri batean suntsituak izan dira.
Irakasle kolektibotik, Israelek Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa sistematikoki urratzen duela irmoki salatzeaz eta gaitzesteaz gain, berehalako su-etena eskatzen dugu.
por Administración
Beheko argazkietan Olentzerok eta Mari Domingik utzitako oparietako batzuekin jolasean ikus ditzakezue ikasleak. Ping Pong mahaia eta paraxutaz gain, eskupilotak eta oihalak ekarri zituzten.
por Administración
Ondoko bideoan gaurko jaialdiaren argazki sorta ikusgai duzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Neguko oporretaz disfrutatu!
por Administración
Beheko argazkian ikus dezakezuen bezala, Baietz Guraso Elkarteko kideak dagoeneko eskolara etorri dira sarrera apaintzera. Hurrengo ostiralean Olentzero eta Mari Domingi etortzen direnerako, eskola dotore-dotore dago eta ikastetxean haur hezkuntzako ikasleak dagoeneko “Horra, horra, gure olentzero” abestia sarreran kantatzen hasi dira. Zuen seme-alabekin abestera animatuz gero, behean abestia duzue.
por Administración
Aurretik aipatu genizuen bezala, euskara batzordeak antolatuta, lehen AUZALAR KANTUZ ospatu dugu.
Ikasle eta irakasle guztiek elkarrekin, aldez aurretik gelan eta etxean landutako abestiak patioan abestu ditugu: ikusi mendizaleak (Oskorri), animalien ibilkera (Ene Kantak) eta aukera berriak (ETS) abestiak hain zuzen ere.
Behean ekitaldiko hainbat argazki eta bideo dituzue.
por Administración
Astelehen honetan, azaroak 27, ETB3-n emititzen den 3 Ene Kantak programatik etorri ziren ikastetxera eta dantzan atalaren grabazioa egin zuten. Kontzertu txiki bat izan zen, non aktoreek oholtza baten gainean antzeztu eta dantzatu zuten eta eskolako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4.maila bitarteko ikasleak ikusle bezala abesten eta dantzan aritu ziren. Oso ongi pasa zuten!
Behean eguneko argazki eta bideo bana ikusgai dituzue.
Parte hartu zuten ikasleei Ene Kantak Jai Erraldoia ikuskizunaren DVDa opari bezala emango diete.
Aurki programaren grabazioa telebistan eta ondoko ESTEKAN ikusgai egonen da.