Ondoko bideoan gaurko jaialdiaren argazki sorta ikusgai duzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Neguko oporretaz disfrutatu!

por Administración
Ondoko bideoan gaurko jaialdiaren argazki sorta ikusgai duzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Neguko oporretaz disfrutatu!
por Administración
Beheko argazkian ikus dezakezuen bezala, Baietz Guraso Elkarteko kideak dagoeneko eskolara etorri dira sarrera apaintzera. Hurrengo ostiralean, Olentzero eta Mari Domingi etortzen direnerako, eskola dotore-dotore dago. Mila esker!
Bestetik, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko kalejirara gonbidatuak zaudetela gogoratzen dizuegu, abenduaren 20an, ostirala, 9:15ean hilerriaren ondoko errotondatik abiatuko da.
Bukatzeko, ikasleek neguko jaialdirako sortutako bi abestien letrak piktoekin eta dantza tutoriala bidaltzen dizkizuegu, nahi izanez gero, seme-alabekin batera, etxean prestatzeko.
Auzalar eskola da, elkarrekin eraikitako_etxeea…
por Administración
Euskararen asteari amaiera borobila emanez, Guraso Elkartearen laguntzari esker, aurreko ostegunean Hodei magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten eskolako ikasle eta irakasleek.
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, oso ongi pasa zuten.
Mila esker euskararen astean parte hartu duzuen guraso eta irakasle guztiei! Auzalarren euskaraz!
por Administración
Kaixo, familiak:
Ondoko bideoan euskararen asteko argazki eta bideoak ikusgai dituzue. Zuen gustokoa izatea espero dugu. Auzalarren euskaraz!
por Administración
Datorren astean, Euskararen egunaren harira, AUZALAR eskolan euskararen astea ospatuko dugu eta beheko kartelean ikus dezakezuen bezala, euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten jarduera ugari izanen ditugu:
– Mintzalagun saioak: ikasmaila ezberdinetako ikasleak bikoteka edo hirukoteka elkartuz, mahai jolasetan eta euskal mitologiarekin lotutako eskulanak eginez arituko dira.
– Gurasoek egindako bideoaren proiekzioa.
– Atsedenaldiaren ondoren, bi taldetan banatuta, herri kirolak eta euskal dantzak izango dituzte.
-Eta arratsaldez, asteazkenean, talo tailerra, gurasoen laguntzaz, eta ostegunean Odei magoaren ikuskizuna.
AUZALARREN EUSKARAZ!!!
por Administración
Gaia: ZER DA LAGUNTZEA?
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, astelehenean eguerdian ikasle eta irakasle guztiak patioan elkartu eta musika irakasgaian sortutako abestia dantzatu eta abestu zuten.
Euskara maite dugu eta Euskal Herria
txiste bat belarrian dibertigarria
besarkada more bat muxu bat gorria
goazen eraikitzera eskola berria
tratu onen argia jolasen irria
besarkada more bat muxu bat gorria
goazen eraikitzera mundu bat berria
tratu onen argia jolasen irria.
Horretaz gain, laguntza eskatzea eta laguntza ematea gaia landu dute ikasgelan, asanbladan, bake zirkuluetan, rol playing… bidez eta horren ondoren, talde bakoitzak irudi bat eta esaldia sortu dute laguntza egoera bat adieraziz. Argazki eta esaldi guztiekin, eskolako sarreran IZAN ZAITEZ AUZA LAGUN erakusketa osatu eta bisitatu dute.
Bukatzeko, Orkoiengo euskara eta berdintasun zerbitzuek antolatuta, honako jarduerak burutu dira:
Antzerkia. Azaroaren 22an Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. maila bitarteko ikasleak gizarte etxera joan ziren segunsurja antzerki konpainiaren IZEIAREN KABI MOREA antzezlana ikustera.
Ipuin kontalaria. Azaroaren 29an goizean LH1eko eta HHko ikasleek eskolako liburutegian SURFEAN ipuin kontalaria izan zuten. Bi txandetan banatuta burutu zen, alde batetik 3 eta 4 urtekoak eta bestetik 5 urtekoak eta LH1ekoak.
por Administración
Mila esker, familiak!
Beheko argazkian ikus dezakezuen bezala, AUZALAR ikastetxean egindako material bilketarekin, 11 kutxa bete ditugu eta ostiral honetan eskola ezberdinetan bildutako eskola materiala furgoneta handi batean Catarroja herrira (Valentzia) bidaliko da, zehazki bi eskola hauetara: Joan XXIII eta Luis Vives.
Ikastetxe hauetako bat errekak eraman zuen (Joan XXIII) eta bestea oso gaizki dago.
AUZALAR ikastetxetik honako mezua helarazi diegu:
Kaixo Catarroja! Material escolar per a les escoles Joan XXIII i LLuis Vives de part de léscole navarra AUZALAR. MOLTS ÁNIMS!