Kaixo, familiak:
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, Auzalarren inauteri giroan murgildurik gaude. Geletan mozorroak prestatzen ari dira.
Aurten herri inauteriak ospatuko ditugu eta besteak beste, Etxauriko Gerexipot protagonista izanen dugu. Baita Ituren eta Zubietako joaldunak, Altsasuko momotxorroak eta sorginak, Lantzeko txatxoak, Unanuko mamoxarroak, Luzaideko bolantak, Lizarrako palokiak…





