Kaixo, familiak:
Baietz Guraso Elkarteari esker, jantokiko jolasorduan, jolaserako material berria izanen dute lehen hezkuntzako patioan dauden ikasleek. Besteak beste, boomerangak, hondartzako palak, mahai jokoak, saskibaloi pilotak, diaboloak, sokak, indiakak, petanka, pilota txikiak…
Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, askotariko jolasak daude eta ikasleek ilusio handiz estreinatu dituzte. Mila esker, Baietz Guraso Elkartea!
Jolaserako materialaz gain, jantokiko monitoreek proposatuta, ikasleek jarduera ezberdinak egiteko aukera dute.








