Izena eman ondorengo FORMULARIOA betez. Zure zain gaude!

por Administración
Izena eman ondorengo FORMULARIOA betez. Zure zain gaude!

por Administración
Kaixo, familiak:
Hemen dituzue Santa Ageda bezperako ospakizunaren argazki batzuk. Aurten eguraldiak ez du lagundu eta eskola barruan abestu dugu udaberria esnatzeko.
Oles, oles, lurra esna zaiteeeeez!!


por Administración
Kaixo, familiak:
Dakizuen bezala, datorren asteazkenean, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Orkoienetik plazaz plaza, kantuan ibiliko gara.
Goizeko 11:30ean, makilak eskuan, ikastetxeko atarian eskola osoa elkartu (euria eginez gero, ikastetxe barruko aterpean) eta Agate Deuna eguneko ohiko abestia eta Pirritx eta Porrotxen Oles Oles abestuko ditugu.
Horretaz gain, egunean zehar, toki ezberdinetan ibiliko gara:
-10:00 HAUR ESKOLA (4 URTEKOAK)
-11:50 SAN MIGUEL ESKOLA (5 URTE ETA LH OSOA)
-12:10 KULTUR ETXEA (LH 4, 5 ETA 6)
Zuen seme-alabekin etxean praktikatzeko aukera izan dezazuen, abestien letrak eta bideoak bidaltzen dizkizuegu. Animatu zaitezte gurekin batera abestera, gonbidatuak zaudete!


por Administración
Bideo honetan gaur ospatutako jaiaren argazki sorta bat ikus dezakezue. Zuen gustokoa izatea espero dugu. Neguko oporraldiaz gozatu!

por Administración
Kaixo, familiak:
Hurrengo bideoan adin ezberdinetako ikasleak nahasturik, euskararen egunaren harira antolatutako ekintza ezberdinetan ikus ditzakezue: pertsonaia mitologikoen karetak egiten, mahai jolasetan, familiek egindako bideoa ikusten, euskal dantzetan, herri kirolak egiten, euskaraokean, talo tailerrean eta Asier Kidam magoaren ikuskizunean…
Mila esker zuen laguntza eskaini duzuen guztioi! Oso egun politak izan dira! AUZALARREN EUSKARAZ!

por Administración
Datorren astean, Euskararen egunaren harira, abenduaren 3an ospatzen dena, AUZALAR eskolan beheko kartelean ikus dezakezuen bezala, bigarren urtez jarraian, euskara, euskal mitologia eta kulturarekin zerikusia duten jarduera ugari izanen ditugu:
– Mintzalagun saioak: ikasmaila ezberdinetako ikasleak bikoteka edo hirukoteka elkartuz, mahai jolasetan eta euskal mitologiarekin lotutako eskulanak eginez arituko dira.
– Gurasoek Esne Beltzaren EUSKARAZ BIZI NAHI DUT abestian oinarrituta egindako bideoaren proiekzioa.
– Atsedenaldiaren ondoren, bi taldetan banatuta, herri kirolak, euskal dantzak eta euskaraokea izango dituzte.
-Eta ostegunean arratsaldez, talo tailerra, gurasoen laguntzaz, eta ostiralean Asier Kidam magoaren ikuskizuna.
AUZALARREN EUSKARAZ!!!

por Administración
Gaia: TRATU ONAK_ESKER ONEKOA IZATEA.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, eskolan jarduera ezberdinak burutu ditugu:
ETS taldearen “HELDU DA GARAIA” abestiaren letra landu dugu (eskerrak ematearen garrantzia azpimarratuz) eta gaur patioaren ondoren denok elkarrekin abestu dugu.
Bestetik, gaurkoan emakumeen eskubideen aldeko eguna dela aldarrikatzeko, more koloreko zerbait jantzita etorri gara.
Eta gelan, abestia lantzeaz gain, ondoko jarduera burutu dugu; talde handian tratu onak eman, jaso, eskertzea eta zaintzaren garrantziaren inguruan hausnartu dugu eta bukatzeko, ikasle guztiek bere ikaskideengandik esker mezuak edota mezu politak jaso dituzte.
Nola sentitzen zara laguntza jasotzen duzunean? Eta laguntzen duzunean?
Nori eskatzen diozue laguntza behar duzuenean? Nork ematen dizue laguntza?
Eskertzen al duzue laguntza hori? Eskertzen al dizute zuk eskainitako laguntza?
Zer egin dezakezu egoera hau hobetzeko?
