Gaia: TRATU ONAK_ESKER ONEKOA IZATEA.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, eskolan jarduera ezberdinak burutu ditugu:
ETS taldearen “HELDU DA GARAIA” abestiaren letra landu dugu (eskerrak ematearen garrantzia azpimarratuz) eta gaur patioaren ondoren denok elkarrekin abestu dugu.
Bestetik, gaurkoan emakumeen eskubideen aldeko eguna dela aldarrikatzeko, more koloreko zerbait jantzita etorri gara.
Eta gelan, abestia lantzeaz gain, ondoko jarduera burutu dugu; talde handian tratu onak eman, jaso, eskertzea eta zaintzaren garrantziaren inguruan hausnartu dugu eta bukatzeko, ikasle guztiek bere ikaskideengandik esker mezuak edota mezu politak jaso dituzte.
Nola sentitzen zara laguntza jasotzen duzunean? Eta laguntzen duzunean?
Nori eskatzen diozue laguntza behar duzuenean? Nork ematen dizue laguntza?
Eskertzen al duzue laguntza hori? Eskertzen al dizute zuk eskainitako laguntza?
Zer egin dezakezu egoera hau hobetzeko?




































