Jarraian ikasturte honetan jantokian burututako jardueren memoria ikus dezakezue.






















por Administración
Jarraian ikasturte honetan jantokian burututako jardueren memoria ikus dezakezue.






















por Administración
Kaixo, familiak:
Guraso Elkarteak sustatuta, atzo arratsaldean, “Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna” ekimena burutu zen.
Gurasoek eskolako belardian olibondoa landatu zuten eta ikasleek gelan margotutako harriekin (Palestinak bizi duen txikizioaren ikur) inguratu zuten. Horren ondotik, musikan landutako Mirari taldearen “Bihotzak sutan” abestia denon artean abestu eta bukatzeko 6. mailako ikasleek testu bat irakurri zuten.
Ekimen honen bidez, Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasuna adierazteaz gain, Hezkuntza komunitatean nazioarteko justiziaren, giza eskubideen eta herrien arteko elkartasunaren inguruko hausnarketa sustatu nahi izan ditugu.
Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!
Genozidioa gelditu!




por Administración
Kaixo, familiak:
Jarraian, atzo ospatutako Liburuaren Eguneko argazkiak ikus ditzakezue. Mila mila esker jarduera posible egin zenuten boluntarioei!! Oso arratsalde polita izan zen!!











por Administración
Kaixo, familia!
Dakizuen bezala, apirilaren 23an, Auzalarren liburuaren eguna ospatuko dugu.
Gonbidatu bereziak izanen ditugu eta ikasleek ipuin klasikoez gozatu ahal izango dute. Horra hor gure karteldegia!















por Administración
Kaixo, familia:
Eskola-jantokian antolatutako ekintzen artean, txinatar jardunaldi gastronomikoa izan dugu gaur. Menua honako hau izan da: arroza 3 delizia erara, oilasko haragi egosia saltsa gazi-gezarekin eta bainillazko flana. Nahi izan duten ikasleek makil txinatarrekin bazkaldu dute eta jantokia ikasleek aurreko asteetan tailerretan egindako marrazkiekin apaindu da. Argazkietan tailerretan egindako marrazki batzuk eta bazkariko irudi bat ikus ditzakezue.



por Administración
Gaur goizean, Orkoiengo San Miguel eta Auzalar ikastetxeek, KORRIKA TXIKIA ospatu dugu. 12:00etan atera da Udaletxe plazatik eta Auzalarren amaitu. Joan den asteazkenean, martxoaren 18an, ikasleek petoak egin zituzten bakoitza bere mintzakidearekin, maila arteko jarduera batean, eta gaur erabili dituzte. Bestetik, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera ere izan dute, eskolako sarreran jarritako pantaila batean. Mila esker guraso boluntarioei zuen laguntzagatik. Tipi, tapa, tipi, tapa… KORRIKA! Hemen gaude, euskararen alde! Orkoienen ere, EUSKARAZ!



por Administración
Martxoaren 8aren harira, aste honetan zehar, Auzalarren jarduera ezberdinak izanen ditugu.
Alde batetik, ostegunean, martxoak 12, Orkoiengo Udaleko Berdintasun Atalaren eskutik, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako “Haizea suhiltzailea” ipuin kontaketa antzeztua izanen dugu Gizarte Etxean.

Bestetik, talde guztietan SKOLAE batzordeak proposatutako jarduera landuko da.
Helburua, ikasleen adinari egokitutako jardueren bidez, genero-estereotipoak identifikatzea, zalantzan jartzea eta hausnarketa kritikoa sustatzea izango da, besteak beste, gustuek, afizioek eta lanbideek generorik ez dutela ulertzeko.
Ondoko argazkian, gela guztien artean, eskolako sarreran, sortzen ari diren murala ikus dezakezue.

Gustuek eta ametsek ez dute generorik!