Kaixo, familiak:
Dakizuen bezala, gaur EUSKARALDIARI hasiera eman zaio eta Auzalarren ere, euskararen erabilera sustatzeko, ekimenarekin bat egin nahi izan dugu.

Ekimenari hasiera emateko, gaur patioaren ondoren, denok batera, Euskaraldiko abestia dantzatu dugu.

Horretaz gain, euskararekiko konpromisoa hartzeko, gela bakoitzeko ordezkari bana izendatu da eta eskolako ikasle xaxatzaileen hamaikakoa osatu da.




Zuek ere, euskaraldian parte hartzera animatzen zaituztegu! Eman izena; aukeratu zuen rola, ahobizi edo belarriprest eta jantzi txapa 11 egun hauetan! Elkar mugituz, egingo dugu!