Kaixo, familiak:
Dakizuen bezala, datorren asteartean, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera ospatzeko, Orkoienetik plazaz plaza, kantuan ibiliko gara.
Goizeko 11:30ean, makilak eskuan, ikastetxeko atarian eskola osoa elkartu (euria eginez gero, ikastetxe barruko aterpean) eta Agate Deuna eguneko ohiko abestia eta Pirritx eta Porrotxen Oles Oles abestuko ditugu.
Horretaz gain, egunean zehar, toki ezberdinetan ibiliko gara:
-10:00 HAUR ESKOLA (4 URTEKOAK)
-11:50 SAN MIGUEL ESKOLA (5 URTE ETA LH OSOA)
-12:10 KULTUR ETXEA (LH 4, 5 ETA 6)
Zuen seme-alabekin etxean praktikatzeko aukera izan dezazuen, abestien letrak eta bideoak bidaltzen dizkizuegu. Animatu zaitezte gurekin batera abestera, gonbidatuak zaudete!

