Beheko bideoan Auzalarko Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. maila arteko ikasleek neguko jaialdirako prestatutako Auzalarko errebeldeak abestiaren grabaketa nola joan zen ikus dezakezue.
Letra eta koreografia 4. eta 6. mailakoek asmatu zuten eta ikasle guztiek abestia ikasteko aukera izan zezaten, piktogramak ere prestatu ziren. Asier Fernandez, musika irakasleak koordinatutako proiektua izan da.
Abestiaren kontura, bestetik, Euskalerria irratiko Metropoli Forala saioan, ikastetxeko zuzendariari, Maider Albenizi, egindako elkarrizketa ondoko estekan entzungai duzue: ALBISTEA
