Beheko argazkian ikus dezakezuen bezala, Baietz Guraso Elkarteko kideak dagoeneko eskolara etorri dira sarrera apaintzera. Hurrengo ostiralean, Olentzero eta Mari Domingi etortzen direnerako, eskola dotore-dotore dago. Mila esker!
Bestetik, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko kalejirara gonbidatuak zaudetela gogoratzen dizuegu, abenduaren 20an, ostirala, 9:15ean hilerriaren ondoko errotondatik abiatuko da.
Bukatzeko, ikasleek neguko jaialdirako sortutako bi abestien letrak piktoekin eta dantza tutoriala bidaltzen dizkizuegu, nahi izanez gero, seme-alabekin batera, etxean prestatzeko.
Auzalar eskola da, elkarrekin eraikitako_etxeea…


