Datorren astean, Euskararen egunaren harira, AUZALAR eskolan euskararen astea ospatuko dugu eta beheko kartelean ikus dezakezuen bezala, euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten jarduera ugari izanen ditugu:
– Mintzalagun saioak: ikasmaila ezberdinetako ikasleak bikoteka edo hirukoteka elkartuz, mahai jolasetan eta euskal mitologiarekin lotutako eskulanak eginez arituko dira.
– Gurasoek egindako bideoaren proiekzioa.
– Atsedenaldiaren ondoren, bi taldetan banatuta, herri kirolak eta euskal dantzak izango dituzte.
-Eta arratsaldez, asteazkenean, talo tailerra, gurasoen laguntzaz, eta ostegunean Odei magoaren ikuskizuna.
AUZALARREN EUSKARAZ!!!
