Gaia: ZER DA LAGUNTZEA?
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, astelehenean eguerdian ikasle eta irakasle guztiak patioan elkartu eta musika irakasgaian sortutako abestia dantzatu eta abestu zuten.

Euskara maite dugu eta Euskal Herria
txiste bat belarrian dibertigarria
besarkada more bat muxu bat gorria
goazen eraikitzera eskola berria
tratu onen argia jolasen irria
besarkada more bat muxu bat gorria
goazen eraikitzera mundu bat berria
tratu onen argia jolasen irria.
Horretaz gain, laguntza eskatzea eta laguntza ematea gaia landu dute ikasgelan, asanbladan, bake zirkuluetan, rol playing… bidez eta horren ondoren, talde bakoitzak irudi bat eta esaldia sortu dute laguntza egoera bat adieraziz. Argazki eta esaldi guztiekin, eskolako sarreran IZAN ZAITEZ AUZA LAGUN erakusketa osatu eta bisitatu dute.

















Bukatzeko, Orkoiengo euskara eta berdintasun zerbitzuek antolatuta, honako jarduerak burutu dira:
Antzerkia. Azaroaren 22an Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. maila bitarteko ikasleak gizarte etxera joan ziren segunsurja antzerki konpainiaren IZEIAREN KABI MOREA antzezlana ikustera.





Ipuin kontalaria. Azaroaren 29an goizean LH1eko eta HHko ikasleek eskolako liburutegian SURFEAN ipuin kontalaria izan zuten. Bi txandetan banatuta burutu zen, alde batetik 3 eta 4 urtekoak eta bestetik 5 urtekoak eta LH1ekoak.





