Gaur eguerdian AUZALAR KANTUZ II ospatu dugu.
Ikasle eta irakasle guztiek elkarrekin, aldez aurretik gelan landutako abestiak patioan abestu ditugu: zapia (Kantu Kolore), aldapeko (Oskorri) eta aldapan gora (Huntza) abestiak hain zuzen ere.
Behean ekitaldiko hainbat argazki eta bideoa dituzue.
Archives for martxoa 2024
ROKODROMO BERRIA
Kaixo, familiak:
Orkoiengo Udalaren loaguntzaz, jolastokiaren eraberritzearekin jarraitzen dugu eta beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, dagoeneko rokodromoa prest dago eta ikasleek eskalatu dezakete.
KORRIKA TXIKIA
Gaur goizean, eguraldi zoragarria lagun, Orkoiengo San Miguel eta Auzalar ikastetxeek ospatu dugun Korrika Txikiaren bideoa eta argazkiak ikus ditzakezue. Mila esker zuen laguntza eskaini duzuen gurasoei. Tipi, tapa, tipi, tapa… KORRIKA! Hemen gaude, euskararen alde!
Martxoak 8, kontaidazu berdintasuna
Joan den Martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatu genuen eta horretarako IPUIN KONTALARIAK antolatu genituen. Eskolako 13 txoko ezberdinetan eskola komunitateko bolondresak aritu ziren ipuin hezkidetzaileak kontatzen. Ipuin hauen KARTELERA eskolako sarreran kokatu genuen eta ikasle bakoitzak 2 tiket jaso zituen 2 ipuin ikusteko. Egun horretan adin guzietako ikasleak nahastu ziren 13 taldetan, eta ipuinak entzun ondoren, hauen inguruko mezuak jaso zituzten. Ekimena zoragarria izan zen eta ikasleek asko disfrutatu zuten!
1. HAMAIKA ANDERE AUSART (Amaia abesten, Unai kitarra jotzen eta Jesús kutxarekin, sarreran)
2. DANIELA PIRATA (Xabi Lopez, ingeleseko gelan)
3. BONOBO BETAURREKODUNEN EGIAZKO HISTORIA (Edurne Erice, ingeleseko gelan)
4. TXORIEN ERREGINA (Igor Aginaga, pasabideko txokoan)
5. ARTURO ETA KLEMENTINA (Naiara Lopetegi, jantokian)
6. TANGO IRITSITA, HIRU DIRA (Ainhoa Irigibel eta Maitane Iturri biolontxeloarekin, LHko gelan)
7. MARIZIPRIZTIN (Eneko eta Mikel, ingeleseko gelan)
8. NORAK SUHIILTZAILE IZAN NAHI DU (bertsioa) (Maitane Lizarraga, LHko gela batean)
9. BESTIARIO SEKRETUA (Naia, Iune, Ane, Miren, kiroldegian)
10. CLOE OSTADAR (Illari eta Udane, liburutegian)
11. POLITA (Araia, Ane E. eta Olaia, LHko gelan)
12. EZ DUT ILE KIZKURRIK IZAN NAHI (Argiñe eta Oneka, musika gelan)
13. RAPUNZEL (Indira eta Lorea, psikogelan)
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO AURREINSKRIPZIOA 2024/2025
Kaixo, familiak:
2024-2025 ikasturterako aurreinskripzioa (ikus link-a) abian da. Noiz eta nola egin inskripzioak?
Martxoaren 18tik 22ra, astelehenetik ostiralera, modu telematikoan edo presentzialki.
TELEMATIKOA (aurrematrikula online):
Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:
- Educaren Ataria (ikus link-a), honako hauen bidez sartzen dena:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako (ikus link-a)edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak (ikus link-a).
Aurrematrikula telematikoki egiten dutenek, behean erantsitako eskolako dokumentazioa ere gehitu beharko dute, gainerako dokumentazioarekin batera.
PRESENTZIALA (aurrematrikula eskolan bertan, 9:00etatik 15:00etara, idazkaritzan):
Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero, ikastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimenarekin.
***Garrantzitsua: eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da.
NAFAR GOBERNUKO ESKABIDE OROKORRA:
IKASTETXEKO DOKUMENTAZIOA:
ONARTUEN ZERRENDAK EDUCAn zein ikastetxeko sarreran argitaratuko dira.
HH1ekoak (3 urte):
Behin behineko zerrendak: apirilaren 15ean.
Behin betiko zerrendak: apirilaren 30ean.
HH2tik (4 urte) LH6ra:
Behin behineko zerrendak: ekainak 4.
Behin betiko zerrendak: ekainak 14.
EKAINEKO HARRERA GARAIARI BURUZKO BILKURA
Aurreinskripzioa egin ondoren, ikaslea onartua badago, ekainaren amaieran HH1eko (3 urtekoak) familiek posta bidez HARRERA GARAIAri buruz hitz egiteko bilerarako deialdia jasoko duzue (martxoko aurrematrikulan familiek aurkeztutako dokumentazioarekin, ekaineko matrikula eskolak kudeatuko du).
D ereduaren inguruko ohiko GALDEREI ERANTZUNAK
D eredua: gurasoek maiz egindako galderak. (ikus link-a, 8 hizkuntza ezberdinetan).
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan: auzalarip@educacion.navarra.es / 948326732
Zuen zain gaude!
MARTXOAK 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna
Kaixo familia!
Martxoaren 8a hurbil dugu eta eskolan ipuin kontalariak izango ditugu eskola komunitateko bolondresen eskutik. Ikasleek ipuin hezkidetzaileez gozatzeko aukera izango dute!Hona hemen gure kartelera!