Aste honetan, maiatzaren 17an ospatu den LGTBI+ Nazioarteko eguna dela eta, Bizikidetza batzordetik sustatuta, sarreran ikasmaila guztien artean, beheko irudian ikus dezakezuen ortzadarraren hormairudia margotu zuten. 3 eta 4 urtekoek loreak margotu zituzten eta 5 urtetik LH6ra, ikasmaila bakoitzak ortzadarraren kolore bat. Horretaz gain, gelaz gela, ipuin, abesti eta bideo ezberdinen bidez gaia landu dute.