Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak eskainita, ESKOLARA BIDEAK erakusketa bi astez, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era, eskolako Lehen Hezkuntzako pasabideetan ikusgai egonen da.
Erakusketa honek hamar fotokazetariren lanak eskaintzen ditu eta bertan, mundu osoko haur askorentzat egunero eskolara iristeak dakartzan erronka larriak deskribatzen dira: mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuak dauden lekuak edo auzo arriskutsuak zeharkatu behar dituzte, hezkuntzaren bitartez bizitza hobea lortuko duten uste sendoarekin. Itxaropenei eta oztopoak gainditzeko gogoei buruzko istorio errealak dira, egunero eskolara iristeko egin behar duten ibilbidean oinarrituak.
Erakusketa honetarako aukeratutako irudiek lurralde hauetako hamar istorio kontatzen dituzte: Alaska, Brasil, Burkina Faso, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Kenya, Libia, Nigeria eta Thailandia. Istorioak hiru kategoriatan banatzen dira: “Distantzia luzea”, “Ingurune zaila” eta “Diskriminazioa”.
Geletan gaia landuko den arren, zuen seme-alabekin batera, erakusketa ikustera animatzen zaituztegu.