Azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraun duen EUSKARALDIAren edizio berriarekin batera, AUZALAR ikastetxean gaia landu dugu.
AUZA eta LAR, ikastetxeko maskotak, Euskaraldiaren berri emateko, gelaz gela igaro ziren eta ikasleekin talde argazkiak egin zituzten. Ondoren, gela bakoitzak bere leloa pentsatu zuen eta denon artean, eskolako sarreran horma-irudi ederra osatu zuten. Zikloka, gainera, ekimen honi buruzko komikiak eta ipuinak irakurri ziren, aurtengo abestiaren letra landu zen, etab. Ikusi, ikusi, argazkiak…
Egun hauetan, bestetik, sarrera eta irteeretan EUSKARALDIKO abestia entzungai izan dugu:
Eta behin Euskaraldia amaituta, hizkuntza ohiturak astintzen eta hitzez ekiten jarraituko dugu!