Gaur goizean ikasleek Orkoiengo Berdintasun Zerbitzuak antolatutako jarduera ezberdinez disfrutatu ahal izan dute:
Lehen Hezkuntzakoek Orkoiengo Gizarte Etxean “Kalean otso, etxean uso” antzezlana ikusi dute, patata tropikala antzerki laborategiaren eskutik.
Eta haur hezkuntzako ikasleek, bi saio ezberdinetan, alde batetik 3 eta 4 urtekoak eta bestetik 5 urtekoak, “Araitz eta tulipa” ipuin saioa izan dute, Juan Luis Napal ipuin kontalariaren eskutik.