Kaixo kaixo!!
Azken hilabeteetan 5. mailako ikasleak buru belarri aritu gara ekosistemak ikertzen eta ezagutzen. Bakoitzak, gehiago ezagutu nahi genuen edo gustoko genuen ekosistema bat ikertu genuen eta bere maketa egin genuen.
Ondoren bere “informazio horma-irudia” sortu genuen gela guztiaren aurrean aurkezteko. Begira begira…
Ekosistemak ikertu eta ezagutzeaz gain informazioa horma irudi bat egin eta gela guztiaren aurrean aurkeztu behar genuenez, informazio horma irudia nola egin jakiteko eta jendearen aurrean nola hitz egin behatzeko Donostiako “Aquariumera” eta Zientzia museora joan ginen. Eta primeran pasa genuen …
Gure ekosistemak gela guztiaren aurrean aurkeztu eta gero bakoitzak bere auto ebaluazioa egin zuen eta oso interesgarria izan zen bakoitzak bere lanaren inguruko gogoeta egitea.