Pasaden astean zehar bukaera eman genion azkeneko proiektuari eta Diziplinartekoa” landu genuen, “Auzalarko Paraolinpiadak” prestatzeko helburuarekin.
Ostegunean, Naiara Egozkuerekin egoteko aukera paregabea izan genuen. Naiarak, eskubaloiko jolakaria izanda, besteen artean sari hauek lortu zituen:
- Espainiako liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
- Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.
- Zilarrezko domina Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014).
Horretaz gain Brasilgo olinpiadetan egoteko aukera izan zuen, bere taldeak 6. postua lortzen eta hori dela eta Diploma Olinpiko bat jasotzen.
Ostiralean, gure paraolinpiadak hasi ziren. Horretarako 3. mailako kirolari guztiak gerturatu ondoren, ereserkia interpretatu genuen hasiera dotore bat emateko.
Jarraian, taldeka eta txandaka jolasten hasi ginen prestatutako sei jolas paraolinpikotan:
- Boccia
- Goalball
- Golf paraolinpikoa.
- Atletismo paraolinpikoa
- Saskibalio paraolinpikoa
- Volleyball eserita
Ederki pasatu genuen denak elkarrekin jolasten eta paraolinpiakoak sentitzen.