Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eskolan modu berezian landu dugu. Ikasle eta langileok arropa edo osagarri moreak jantzita etorri ginen eskolara egun horretan eta gelaz gela, aurreko egunetan egindako betaurreko moreek zertarako balio duten hausnartu dute (zuen seme-alabei galde diezaiekezue…). Horretaz gain, ikastetxeko ikasle eta langileok “txoko morea” osatu genuen. Alde batetik, gaiarekin zerikusia duten liburuak erakusgai daude bertan eta bestetik, betaurreko moreak jantzita argazkiak egin genituen bertan jartzeko.
Begira ze polita geratu den Auzalarreko txoko morea (eta taldeko argazkiak)!