LANBIDE DESBERDINAK EZAGUTZEN LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILAN
2. mailan lanbideekin jarraitzen dugu eta oraingoan Arairen aita hurbildu zaigu eskolara. Bere lan ibilibidearen eta oraingo lanbidearen inguruko (disenatzaile mekanikoa) aurkezpena egin digu eta sorpresa gisa 3D inprimagailuan egindako jolas batzuk ekarri zizkigun. Mila esker Iñaki!!





PARKOUR TAILERRA 2. MAILAN
2. mailan lanbide eta bakoitzaren trebezien inguruko gaiarekin jarraitzen dugu. Oraingoan bisita oso berezia izan dugu, eskolara bi ikasle ohi etorri zaizkigu Parkourrerako duten trebezien inguruan hitz egitera eta tailer bat ere prestatu ziguten. Oso ongi pasa genuen eta pila bat ikasi genuen. Mila esker Eneko eta Marcos!!









GURASOEN LANBIDEAK ESKOLAN
2. mailan LANBIDEAK gaiaren inguruan lanean gabiltza eta gaurkoan gonbidatu berezi bat etorri zaigu eskolara bere lanbidearen inguruan azalpenak ematera. Aitziber, Maddiren ama, kimikaria da eta bere lanaren inguruko aurkezpena egin digu eta ondoren hainbat esperientzia prestatu dizkigu. Oso interesgarria izan da! Mila esker Aitziber!!





2. MAILAKO IKASLEEN BISITA NOAINGO ZENTZUMENEN PARKERA
Aurreko ostegunean bigarren mailako ikasleok Noaingo Zentzumenen Parkera irteera egin genuen. Lorazainek egindako bisita gidatua esperientzia aparta izan zen eta bost zentzumenak martxan jartzeko aukera izan genuen. Ondoren, hegazkinak ikusteko aukera izan genuen ere eta, eguraldia lagun, primerako eguna pasa genuen.








2. MAILAKO IKASLEEN ZENTZUMENEN TAILERRA
2. mailako ikasleok zentzumenak landu ditugu eta Zentzumenen Tailerra prestatu dugu. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, tailerra prestatzen oso gustora egon gara.




2. MAILAKO IKASLEEK EGINDAKO LANAK: XUXURLARIAK ETA ANIMALIAK
2. mailako ikasleak oso langile ibili dira azken boladan. Euskaran aho korapiloak eta poemak landu dituzte eta plastikan sorturiko xuxurlariekin beste mailakoekin patioan partekatu dituzte.







Animalien gaiari amaiera emateko, bakoitzak aukeraturiko animaliaren ezaugarriak kontuan hartuz, maskara polit batez lagunduta, ikasle txikiagoei aurkezpen eta asmakizunak egin genizkien.








LH2Bko ikasleak Nafarroako liburutegian
Aurreko ostegunean LH2B-ko ikasleak Nafarroako Liburutegira joan ginen Billabesa hartuta, oso esperientzia polita izan zen eta asko ikasi genuen. Hamaiketakoa parkean jan genuen eta jolasteko denbora apur bat ere izan genuen.










LACTURALEKO BISITA
Ostiralean, LHko 1.mailakoek , goiz zoragarria pasatu genuen Lacturalen. Aialak gauza interesgarri pila kontatu zizkigun eta txekorrak eskolan, institutoan… ikusi genituen. Irtaeerari bukaera emateko, Itxasperri baselizaren ondoan dagoen parkean, asko disfrutatu genuen.









LH2KO XUXURLARIAK
Aste honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoak, gure xuxurlariak patiora atera ditugu eskolako beste ikasleei gure ahokorapiloak, asmakizunak, ipuinak, haikuak… oparitzera.
Asko gozatu eta disfrutatu dugu!!






PIRATEN ETXEKO KANPALDIA
LH 2. mailako ikasleak maiatzaren 11-12an Pasai Donibaneko Piraten Etxean egon ziren eta han egindako ekintzen argazkiak ikusteko aukera duzue. Primeran pasa genuen!





——————————————————————————————————————–
APOKALIPSI ZONBI PROIEKTUA LH1
Urtarrilaren bukaeran, Uharteko Garaikide Zentroarekin “Apokalipsi Zonbi” izeneko proiektuan murgildu ginen Mikel Barberia eta Itsaso Etxeberria artisten laguntzarekin.
Bi egunez, Mikel gure eskolara etorri zen eta igeltso eta beste materialekin esperimentatu genuen.
Ondoren, Uharte Zentrora hurbildu ginen eta Itsasorekin primeran pasatu genuen zonbi beldurgarrietan bilakatuz eta gure gorputzekin jolastuz. Oso dibertigarria izan zen!!
















