LH4ko ikasleen ateraldia Polo Parkera
Kaixo familiak!
Astelehenean, hilak 11, 4. mailako ikasleak Polo Parkean izan ginen. Bertan, bide segurtasunaren inguruko hitzaldi bat jaso genuen lehendabizi (eskolan bide segurtasuna landu dugunez, kontatu zizkiguten gauza asko bagenekizkien).
Ondoren, Polo Parkeko hirian murgildu ginen. Oinezko bezala ginkana bat egin genuen semaforo eta bide gurutze guztiekin adi ibilita. Gainera, txirrindula bateko gurpilak zein atal dituen eta nola montatzen den ikasi genuen. Txirrindula hartuta errepideetan barna ibili ginen trafiko seinaleak gora eta behera. Cars zirkuitoan kotxe gidari profesionalak bezala jardun genuen bueltaka, a ze martxa!
Bisitarekin bukatzeko, suhiltzaileekin egon ginen eta haien lana hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Artista hutsak dira, aupa zuek!
Primerako goiza pasa genuen, oso dibertigarria izan zen! Hemendik aurrera, adi ibiliko gara Orkoiengo, Oltza Zendeako eta inguruko herrietako kale eta bideetatik nola zabiltzaten, beraz, kontuz ibili!
Besarkada handi bat,
4. mailako ikasleak
Montejurrako Mankomunitatean lan egiten duen ama baten bisita, LH3B gelan.
Aurrekoan ama baten bisita izan genuen, berak Montejurrako Mankomunitateko ur kudeaketaren arduradun bezala lan egiten duenez, bere lanbidean erabiltzen dituen babes tresnak, arropa … ekarri zizkigun. Gainera, tailer desberdinak egin genituen: uraren hiri zikloko letra zopa, planoak, neurgailuak… erabiliz. Bukatzeko, uraren edangarritasunaren esperimentua erakutsi zigun!!!
Izugarri ongi pasa genuen!!!
Mila-mila esker Joana zure bisitarengatik eta nahi duzun arte!!!
Antton Kazabon idazlearen bisita 3. mailako ikasleei
LH3. mailan, Antton Kazabon idazlearen bisita izan genuen aurreko ostegunean.
Bere liburua “Katixa dorre magikoan” aurkeztu zigun eta hainbat hitz jolasetan aritu ginen elkarrekin, primeran pasatuz!!!
Eskerrik asko oso tarte goxoa eskeintzeagatik!!
Nahi duzun arte!
Argitaletxe batean lan egiten duen aita baten bisita, 3. A mailan
Argitaletxe batean lan egiten duen aita bat etorri zitzaigun gelara eta liburuak eta koadernoak nola egiten dituzten azaldu zigun. Batzuk egin genituen ikasgelan eta oparitu egin zizkigun. Oso interesgarria izan zen. Mila esker!
4. mailako ikasleak, Naiara Egozkue Extremado, eskubaloi jokalari profesionalarekin
Gaurkoan Naiara Egozkue Extremado izan dugu eskolan. Naiara, eskubaloi jokalari profesionala izan da eta kirolaren inguruan eta bere ibilbidearen inguruan aritu zaigu, gero berarekin eskubaloian jolasteko aukera izan dugu ere. Atarrabiako Beti-Onak taldean hasi zen 10 urterekin jolasten eta 19 urterekin Itxako talde Nafarrak fitxatu zuen , 8 urte eta gero, Alemaniako Bayern Leverkusenen jarraitu zuen eta ondoren beste hainbat taldetan. Hainbat Champions irabazi zituen eta Mundu mailako finaletan ere egona da. Horretaz gain, Brasilgo Olinpiadetan jolastu zuen ere, diploma olinpikoa lortuz. Mila esker Naiara bisitagatik!
Cooperative Olimpic games 4. mailan
Atzo 4. mailako ikasleek arlo ezberdinen arteko disziplinarteko jarduera burutu zuten “Cooperative Olimpic games”. Ikasitako guztia erakusteko eta elkarrekin disfrutatzeko, hirugarren mailako lagunak gonbidatu zituzten eta primeran pasa zuten goiza joku olinpiko kooperatiboekin. Musikan sortutako abestia abestu zuten, gorputz heziketan landutako jolasak eta inglesean landutako azalpenak lagunei erakutsi zizkieten. Horretaz gain beste arloetan landutako hiztegia landu zuten ere.
Ibilian-ibilian , Pedal Power 4. mailan
Gaur eskolako gurasoa den Neri, bisitan etorri zaigu.
4. mailako ikasleak Ibilian – ibilian, Pedal Power , gaia lantzen ari dira, eta berak bizikletan Etiopiara egindako bidaiaren inguruko argazkiak eta oso gauza bitxiak aipatu dizkigu. Ikasleak oso gustora entzun dute eta milaka galdera egin dizkiote. Oso aberasgarria izan da gaurko bisita!
“Auzalarko Paraolinpiadak” LH3-LH4
Pasaden astean zehar bukaera eman genion azkeneko proiektuari eta “Diziplinartekoa” landu genuen, “Auzalarko Paraolinpiadak” prestatzeko helburuarekin.
Ostegunean, Naiara Egozkuerekin egoteko aukera paregabea izan genuen. Naiarak, eskubaloiko jolakaria izanda, besteen artean sari hauek lortu zituen:
- Espainiako liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
- Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.
- Zilarrezko domina Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014).
Horretaz gain Brasilgo olinpiadetan egoteko aukera izan zuen, bere taldeak 6. postua lortzen eta hori dela eta Diploma Olinpiko bat jasotzen.
Ostiralean, gure paraolinpiadak hasi ziren. Horretarako 3. mailako kirolari guztiak gerturatu ondoren, ereserkia interpretatu genuen hasiera dotore bat emateko.
Jarraian, taldeka eta txandaka jolasten hasi ginen prestatutako sei jolas paraolinpikotan:
- Boccia
- Goalball
- Golf paraolinpikoa.
- Atletismo paraolinpikoa
- Saskibalio paraolinpikoa
- Volleyball eserita
Ederki pasatu genuen denak elkarrekin jolasten eta paraolinpiakoak sentitzen.
——————————————————————————————————————–
Isterriakoekin/Isterriakoengandik ikasten LH4 (2022-6-6)
Gaitasun ezberdineko pertsonak lantzen ari ginela, Isterriakoek, gure eskolara etortzea eskaini ziguten, “Birziklapen eta hondakinei buruz” zenbait puntu azaltzeko. Gauza interesgarri asko modu bikain batean azaldu zizkiguten, eta gero, jolas batzuk egin genituen, ikasitakoa eta jakin genuena agerian uzteko. Bukatzeko, kartoizko zuhaitz batzuk oparitu zizkiguten hor ikasle bakoitzak bere konpromisoa (hondakinekin lotuta) idazteko eta itsasteko.
Asko ikasi genuen eta ez bakarrik birziklapenari buruz. Mila esker Isterriako jendeari esperientzia aberasgarri honetaz gozatzeko aukera emateagatik!!
——————————————————————————————————————–
Playing games LH4
——————————————————————————————————————–
Patxi Zubizarreta Auzalarren!
Pasa den martxoaren 22an 4. mailako ikasleok bisita berezia izan genuen. Patxi Zubizarreta idazlea etorri zen gure eskolara goiza pasatzera.
Tertulia dialogikoetan bere liburu bat irakurri dugu azken aste hauetan gelan, “BAKARRIK ETA BUZTANGABE” izenekoa. Asko gustatu zaigu liburua eta genituen zalantzak martxoaren 22ko solasaldian Patxi Zubizarretarekin partekatu genituen.
Gauza pila bat kontatu zizkigun: munduan zehar egindako bidaiak, idatzi dituen beste liburuen nondik norakoak, bere bizitzako anekdotak… Azken finean, idazleen sormen mundua hurbilagotik ikusteko aukera eman zigun. Guk galderak plazaratu genituen eta solasaldi berezia eta oso emankorra izan zen. Azkenik gure liburuak sinatuta poz-pozik bueltatu ginen gelara.
Mila esker Patxi, bueltatu nahi duzunean!!
“Ibilian-ibilian” diziplinarteko proiektua LH4
Otsailaren 14tik 18ra arte lehenengo diziplinarteko proiektua burutu dugu. Aste osoan ikasgai guztiak helburu berarekin lantzen egon gara, turismo bulegoak sortzeko.
Gaztelanian, ingelesean, zientzian, gorputz hezkuntzan, euskaran, arlo guztiak lotu ditugu azken ekoizpena egiteko.
Horretaz gain, beste ekintza bereziak ere izan ditugu; hitzaldia eta ginkana. Hitzaldia Xabik eman zigun. Bera, bizikletarekin, Keniara joan zen eta izugarrizko bidaia egin zuen. Ginkana patinetez bost kontinenteetan zehar egin genuen.
Aunitz disfrutatu genuen!!!