3. ZIKLOA
LEHEN SOROSPENEN TAILERRA LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILAKO IKASLEENTZAT
Kaixo, familiak:
Atzo Gorputz Heziketako klasean, 6. mailako ikasleok hiru gurasoren bisita izan genuen. Haietako bi, suhiltzaileak dira eta hirugarrena erizaina eta beraiekin lehen sorospenen ikastaro teoriko praktiko bat egin genuen. Bertan larrialdi egoera baten aurrean zer egin behar dugun ikasi genuen, bizi iraupen katea zertan datzan, bihotz biriketako bizkortze masajea nola egin behar dugun, eta Heimlich maniobra ikasteko eta praktikatzeko aukera izan genuen. Horretarako eskolako panpinak eta Heimlich maniobra egiteko ekarri zuten txaleko bat erabili genituen . Oso interesgarria izan zen, asko ikasi genuen eta oso gustora egon ginen! Eskerrik asko Neri, Edurne eta Xabi!
Emakume kirolariak: Naia Duran, waterpoloko jokalariaren bisita
Kaixo familiak!
Aurreko astean, Nafarroako Kirolaren Institutuak martxan duen “Nafarroako emakume kirolarien
hitzaldiak ikastetxeetan” programari esker, 6. mailako ikasleok, Naia Duran, waterpoloko jokalariaren
bisita izan genuen. Bisita honekin, bera eta bere kirol ibilbidea ezagutzeko aukera izan
genuen. Naiak gauza asko kontatu zizkigun, waterpolo kirola hurbiletik ezagutzeko aukera izateaz gain, berarentzako bere bizitzan kirola praktikatzea zein garrantzitsua den kontatu zigun. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta ondoren praktika pixka bat egiteko aukera izan genuen, nahiz eta igerilekurik ez izan.
Eskerrik asko Naia!
Munduko Medikuak elkarteko Fatima Djarraren hitzaldia seigarren mailako ikasleei
Apirilaren 18an, osteguna, 6. mailako ikasleek Medicos del Mundo elkartearen eskutik, Fatima Djarraren bisita izan zuten. Fatimak bere esperientziatik abiatuta, Afrika eta emakume etorkinei buruzko hitzaldia eman zien eta ordu t´erdi iraun zuen saioan, ikasleen galderei ere erantzun zien. Oso interesgarria izan zen eta ikasleak oso adi eta gustora egon ziren.
Lau urte zituela, klitori gehiena eta baginaren ezpain txikiago batzuk kendu zizkioten labanaz Ginea-Bissau jaioterrian. Makurrarazi ordez, ablazioaren ondorio fisiko eta psikologikoek bere herriaren tradizioen aurka borrokatzeko desioa piztu zioten Fatima Djarra Saniri, emakumeen eskubideen aurkako erasoa baitira.
Fatimak bere sustraiak errespetatzen ditu. Bere lurra maite du. Bere bizitza oreka baten etengabeko bilaketa da, bere jatorrizko kultura eta ahuleziak indar bihurtzen lagundu zion kausa bateratzea ahalbidetuko diona. Izan ere, Nafarroako Munduko Medikuen bitartekari gisa, Fatima Djarra Sani emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzen eta Afrikako gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen saiatzen da.
6. mailakoen artikulua Diario de Noticiasen
Gure ikastetxeko 6.mailakoek Diario de Noticiaseko NIZE orrialdea editatu zuten, eta hau, pasa den otsailaren 17an argitara eman zen paperean eta otsailaren 24an formatu digitalean. Hemen duzue egindako erreportajera eramango zaituzten lotura: https://www.noticiasdenavarra.com/sociedad/2024/02/17/ekonomia-zirkularraz-jabetzen-7885782.html
6. mailako ikasleen flashmoba
Gorputz Hezkuntza ikasgaian Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak inauterietarako euskal dantza batzuk ikasten aritu ziren. Hurrengo flasmobean “zazpi jauzi” dantza ikus dezakezue. Gora Auzalarreko dantzariak!
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Trapuketarietan eta Rokopolisen
Pasa den urtarrilaren 12an, 6. mailakoek txango bat egin genuen Berriozarreko Trapuketarietara eta Rokopolisera. Egun borobila izan zen eta hementxe ikusi ahalko duzue horren laburpentxo bat.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak piraguan Arga ibaian
Atzo, 5. mailako ikasleok Villavesa hartu eta Iruñeara joan ginen. Arga ibaian piraguetan
aritzea zen gure helburua, baina horretarako lehenago Club Natacionera ailegatzea lortu
behar genuen, beraz planoak hartu eta klasean orientazioaren inguruan ikasitako guztia
kontutan izanda martxan jarri ginen. Ailegatuko ginen? Sartu eta ikusi. Egun bikaina izan
zen, lagunak, kirola eta natura!
CHOCOLATE FEST (LH5A)
Gaur 5.A mailako ikasleek 2.B mailako ikasleak gonbidatu dituzte Chocolate Festera. Haientzat abestiak eta jolasak prestatu dituzte. Bikain egon dira guztiak ingelesez jolasen argibideak jasotzen eta ondoren jolasten. Txolokolate pila jan eta jolasekin gozatu dute !
CHOCOLATE FEST (LH5B)
Atzo 5. B gelako ikasleek 2. mailako ikasleak gonbidatu zituzten Chocolate Fest-era. Haientzat abestiak eta jolasak prestatu zituzten eta bikain egon ziren guztiak ingelesez jolasen argibideak jasotzen eta ondoren jolasean. Txolokolate pila jan eta jolasekin gozatu zuten!
6. MAILAKO IKASLEENTZAKO LEHEN SOROSPENEN TAILERRA
Kaixo, familiak:
Aurreko asteazkenean, Gorputz Heziketako klasean, 6. mailako ikasleek bi guraso eta bolondres baten bisita izan genuen. Hiruak suhiltzaileak dira eta beraiekin lehen sorospenetako ikastaro teoriko praktiko bat egin genuen. Bertan larrialdi egoera baten aurrean zer egin behar dugun ikasi genuen, bizi iraupen katea zertan datza, bihotz biriketako bizkortze masajea nola egin behar dugun, DESA bat zer den eta Heimlich maniobra ikasteko eta praktikatzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen, asko ikasi genuen eta oso gustora egon ginen! Eskerrik asko Neri, Andoni eta Iñaki!
5. MAILAKOEN TXANGOAK EUREKA ZIENTZIA MUSEORA ETA LOZAKO AINTZIRARA
Pasa den martxoaren 27an, 5. mailako ikasleak Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertan bi tailer egiteaz gain, museoa bisitatzen egon ginen. Oso egun polita pasa genuen. Ikusi, ikusi!!
Beste aldetik, ekosistemak ikasi ditugunez, hain gertu dugun ekosistema berezi bat bisitatzera joan ginen Aste Santuko oporren aurretik, Lozako aintzirara. Eguraldiak gure ibilaldian lagundu zigun eta asko disfrutatu genuen goiza!
FATIMA DJARRAREKIN, EMAKUMEA ETA AFRIKARI BURUZ
Atzo, martxoak 16, osteguna, 6. mailako ikasleek Medicos del Mundo elkartearen eskutik, Fatima Djarraren bisita izan zuten. Fatimak bere esperientziatik abiatuta, Afrika eta emakume etorkinei buruzko hitzaldia eman zien eta ordu t´erdi iraun zuen saioan, ikasleen galderei ere erantzun zien. Oso interesgarria izan zen eta ikasleak oso adi eta gustora egon ziren.
Lau urte zituela, klitori gehiena eta baginaren ezpain txikiago batzuk kendu zizkioten labanaz Ginea-Bissau jaioterrian. Makurrarazi ordez, ablazioaren ondorio fisiko eta psikologikoek bere herriaren tradizioen aurka borrokatzeko desioa piztu zioten Fatima Djarra Saniri, emakumeen eskubideen aurkako erasoa baitira.
Fatimak bere sustraiak errespetatzen ditu. Bere lurra maite du. Bere bizitza oreka baten etengabeko bilaketa da, bere jatorrizko kultura eta ahuleziak indar bihurtzen lagundu zion kausa bateratzea ahalbidetuko diona. Izan ere, Nafarroako Munduko Medikuen bitartekari gisa, Fatima Djarra Sani emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzen eta Afrikako gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen saiatzen da.
SILVIA PEREZEN BISITA, Osasunako atezaina
Kaixo familiak!
Aurreko astean, Nafarroako Kirolaren Institutuak martxan jarritako “Nafarroako emakume kirolarien
hitzaldiak ikastetxeetan” programari esker, 6. mailako ikasleok, Silvia Perez, Osasunako atezainaren
bisita izan genuen. Bisita honekin, bera eta bere kirol ibilbidea ezagutzeko aukera izan
genuen. Silviak gauza asko kontatu zizkigun, batetik futbolaren munduan duen esperientzia,
ezagutza eta grina gurekin partekatu zuen, bestetik emakumeen futbolaren egoera zein den
ezagutzera eman zigun, baina beste aldetik ahalegintzeko eta borrokatzeko espiritua transmititu
zigun, bai zelai barruan zein kanpoan. Oso interesgarria izan zen, asko ikasi genuen, berarekin
jolasteko aukera izan genuen eta sinadurak egin zizkigun.
Mila esker Silvia!!
BERTSO SAIOA LH6
KAIXO!!!
Ez dakit jakingo duzuen, baina gure eskolan 5 eta 6. mailan bertsolaritza lantzen egoten gara eta bi ikasturte bertsolaritza lantzen egon eta gero, 6. mailakoek, Josu Sanjurjo irakaslearekin batera bertso saio bat prestatu genuen 4 eta 5. mailakoen aurrean egiteko.
Ikusi nahi ahal duzue???
Bi urte eta gero Josu agurtu genuen eta berarekin argazki bat atera genuen. MILA ESKER JOSU!!!!
PET POEMS (English)-Maskotentzako poemak LH5A
PET POEMS (English)-Maskotentzako poemak LH5B
EKOSISTEMAK IKERTZEN 5. mailan
Kaixo kaixo!!
Azken hilabeteetan 5. mailako ikasleak buru belarri aritu gara ekosistemak ikertzen eta ezagutzen. Bakoitzak, gehiago ezagutu nahi genuen edo gustoko genuen ekosistema bat ikertu genuen eta bere maketa egin genuen. Ondoren bere “informazio horma-irudia” sortu genuen gela guztiaren aurrean aurkezteko. Begira begira…
Ekosistemak ikertu eta ezagutzeaz gain informazioa horma irudi bat egin eta gela guztiaren aurrean aurkeztu behar genuenez, informazio horma irudia nola egin jakiteko eta jendearen aurrean nola hitz egin behatzeko Donostiako “Aquariumera” eta Zientzia museora joan ginen. Eta primeran pasa genuen …
Gure ekosistemak gela guztiaren aurrean aurkeztu eta gero bakoitzak bere auto ebaluazioa egin zuen eta oso interesgarria izan zen bakoitzak bere lanaren inguruko gogoeta egitea.
——————————————————————————————————————–
GIZA GORPUTZAREN APARATUAK ETA SISTEMAK ezagutzen 6. mailan
Beheko bideoan, 6. A mailako ikasleek giza gorputzaren sistema eta aparatuei buruz egindako plastika lana ikus dezakezue.
Zuen gustokoa izatea espero dugu!