Zonaldeko gurasoen aldarrikapenari erantzuna emateko, 2007- 2008 ikasturtean D ereduko lerro bat sortu zen San Miguel ikastetxean. Ikasturte horretan 23 ume matrikulatu ziren Haur Hezkuntzako 1. mailan. Ordura arte San Miguel ikastetxe publikoa, eskualdeko ikastetxea izan arren, A eta G ereduak bakarrik eskeintzen zituen. Hori zela eta Orkoien eta zonaldeko ikasleak, Sanduzelai IPra joan behar zuten.
Hasieratik, San Miguel ikastetxean D eredua ezartzearen proposamena behin behinekoa zela azaldu zitzaien guraso eta klaustroari. Alde batetik, ikastetxe horrek ez zuen behar adina gela eskakizuna aurrera eramateko eta bestetik, Orkoien eta inguruko herrietan eman zen biztanleriaren igoerak, eredu guztietako matrikulazioaren areagotzea suposatu zuen. 2006-2007 ikasturtean bat edo bi lerro izatetik HHko 1. mailan lau talde izatera pasa zen. Lau ikasturte igaro ondoren, joera hau urtez urte errepikatu zen eta bi faktore hauek espazio falta larria eragin zuten.
Hau ikusita beste ikastetxe bat eraikitzeko proiektua onartu zen eta 2011-2012. ikasturtearen hasieran obrak bukatuta ez zeudenez, D ereduko klaseak Orkoiengo kiroldegian burutu behar izan ziren hilabete batez. Urrian lekualdatzea egin genuen, baina administratiboki ikastetxe bakar bat ginen arren (klaustro bat, zuzendaritza talde bat, kontabilitate bat etab.) bi zentroen arteko distantzia fisikoak hainbat arlotan eragozpena sortu zituen (koordinazioa, zaintzen antolaketa etab.) eta zailtasunak beste alderdi batzuetan ere (bilerak, irakasleriaren itinerantzia bi zentroen artean…).
2012ko uztailaren 27an Auzalar ikastetxea ofizialki ikastetxe independiente bezala sortu zen, bere zuzendaritza eta bere klaustro propioarekin. Hasieran, eraikin bakarreko eskola zen eta ikasturteak pasa ahala (hiru fasetan), gaur egun dugun ikastetxea eraiki zen.