2025/26 ikasturtean, Hezkuntza Saileko Zerbitzu Osagarrien Atalak, AUTOBUSES CUADRA, SA (0716, 0717 eta 0718 ibilbideak) eta UTE PAMPLONA (0715 ibilbidea) enpresen bidez, eskola-garraioko zerbitzua kudeatzen du. Soilik ikasle garraiatuentzako (eskualde honetako 13 herritakoak) zerbitzua da eta doakoa da.
Eskola-garraioa lau autobusek egiten dute. Gainera, autobusen zerbitzua “San Miguel” CPCEIP eskolarekin partekatzen dugu.
Ikasturte honetan (2025/2026), jardunaldi zatituarekin, eskola-garraioaren ordutegiak honela geratu dira:
Astelehenetik ostegunera, urritik maiatzera, autobus linea guztiak:
- Sarrera: 9:00etan
- Irteera: 16:30ean
Irailean, ekainean eta ostiraletan:
- Sarrera : 9:00etan.
- Irteera : 14:45ean.
AUTOBUS LINEAK, IBILBIDEAK eta MONITOREAK 2025/2026:
- LINEA – IBILBIDEA 0716 (Blanki): ETXAURI – IZA
2. LINEA – IBILBIDEA 0717 (Cristina): BIDAURRETA – ETXARRI – IBERO
3. LINEA – IBILBIDEA 0715 (Alba): LIZASOAIN – EGILLOR – ASIAIN – IZU – ARTAZKOTZ – IZKUE
4. LINEA – IBILBIDEA 0718 (Arantxa): ORORBIA – ARAZURI


